Jolas-eremu berrian dagoen trena behin atonduta, laster zabalduko da. Tren horren erabileraz, zaintzaz, garbiketa sistemaz, bertan eduki beharreko jarrerez eta erabilera eskasak eduki ditzakeen ondorioez hausnartzeko parte hartze prozesua gauzatu genuen DBHko ikasleekin urriaren 1ean. 30 ikaslek eta 5 irakaslek hartu genuen parte. Prozesua benetan izan zen aberasgarria, eta bertan jasotakoan oinarrituta Elkarbizitza taldeak behin-behineko erabilera proposamena idatzi du. Aste honetan zehar irakasleen ekarpenekin aberastuko dugu.