Astelehenean 5.mailakook Zaldibar ingurutik mendi ibilbide eder bat egin genuen. Goizean Durangoko tren geltokian trena hartu, Zaldibarren jaitsi eta mendian gora abiatu ginen, Santamañazar mendirantza hain zuzen ere. Aldapa ederrak igo ondoren ikasle eta irakasle guztiak tontorrean elkartu ginen, 670 metroko altuera duen mendi honetan. Beherantzakoan bide desberdina hartuz, Goierri auzoko Santamaña baseliza ondoan dagoen merenderoan bazkaldu genuen. Tripa bapo bete eta gero Zaldibarrera jaitsi eta trena hartu genuen.
Eguraldia lagun izan genuen eta bikain probestu genuen eguna ikasturte hasierako egun hauetan elkar hobeto ezagutzeko.