Obrak

Urriaren amaierarako obrak amaituta egongo zirela uste genuen orain hilabete. Urria azkenetan dago eta bistakoa da oraindik ez direla burutu.

Kanpo espazioa

Edozelan ere, datarik ezin dugu eman baina kanpo espazioko lanak datozen egunetan amaituko direla espero dugu nahiz eta gero gune berdeen kudeaketa egokia egin beharko den. Izan ere, belarra orain ondo haztea ezinbestekoa da.


 Haur hezkuntzako eraikina

Bide onetik doa baina obra hau konplexuagoa da eta gehitxoago atzeratuko delakoan gaude. Ikasleak ikasturte hasieratik eguneroko martxan ondo moldatuta daudela ikusteak asko lasaitu gaitu. Hasita gaude obra bukatzeak ekarriko duen lekualdatzea antolatzen.

Datorren asteko buletinean berri zehatzagoak eman ahalko ditugulakoan gaude.