“FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN”
Azken urteotako programa honi jarraipena emateko asmoarekin, Durangoko Amankomunazgoko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Helburua umeek euren guraso edo familiakoekin batera euskaraz jolastea da. Hartara, dinamizatzaileen laguntzaz saioak egingo ditugu 3-8 urte bitarteko umeek euren guraso edo familiakoekin batera jolasteko:
URRIAK 2, astelehena
Ikastolako patioan
URRIAK 10 eta 11
EZKURDIN
17:00-18:00
(saio guztiak)
Zuen zain egongo gara, ANIMA ZAITEZTE!