1 iraila, 2017

Orientazio Departamentua

Hezkuntza integrala helburu

Orientazioa, gure ikaslegoaren hezkuntza integrala deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da. Aurre hartzen duena eta aurrikusten duena, hau da, sendatzera baino lehenago aurrikustera bideratua dagoena. Hori dela eta halako garrantzia ematen zaio Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Orekatzailea eta osagarria, gure ikaslegoaren inguruan ikastolan ikus ditzakegun hutsune litezkeen haien aurrean. Ikasleen aniztasuna eta norbanakoaren garapena bultzatzen duena. Irakasle guztien, tutore izan ala ez, eta Orientatzaileen ardura da gainera.

Zertarako Orientazioa?

· Ikasleak, gurasoak eta irakasleak orientatzeko.
· Tutoreak eta gurasoak aholkatu.
· Tutore eta gurasoekin elkarlanean aritzeko.
· Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu.
· Ikasle eta gurasoekin parte hartu.

Kasuan kasukoa, aurreko funtzioak talde hauengan beteko dira:
· Ikasle guztiengan.
· Ikasle jakinengan.
· Tutore / irakasleengan.
· Zuzendaritza taldearengan.
· Sendiarengan.
· Kanpoko inguruarengan (Berritzegune,…).