La Cuadri del Hospik ‘Gu be zuek gara’ ekimenaren babesleoi bidalitako esker oneko mezua

Laguntzaile agurgarriak,

‘GU BE ZUEK GARA Durango 2024’ ekitaldi solidarioan lortutako arrakastaren ondoren dugun zoriona zuetako bakoitzarekin partekatu nahi dugu. Guretzat oso garrantzitsua izan da gure elkarteak antolatzen duen ekitaldi honetara 4.500 pertsona baino gehiago bertaratzea eta guztion artean La Cuadri del Hospiren mezua zabaltzeko aukera izatea.

Kolektibo bakoitzaren aldetik jaso dugun laguntzari esker, hasierako helburuak lortu ahal izan ditugu: haur eta gazteen minbizia ikusaraztea eta 70.307,63€ biltzea.  Horregatik, bihotzez eskertzen dizuegu familia handi honen parte sentitu nahi izana; helburu bakarra minbizia duten haur eta nerabeen eta haien senideen ongizatea hobetzea izanik. Lortutako diru-bilketaren laguntzarekin, LCDH-k bere proiektuak egiten jarraitu ahal izango du eta horrela, pazienteen beharrak asetu ahal izango ditu.

Gainera, parte-hartzaileengandik, minbizi prozesu bat igaro edo igarotzen duten familiengandik eta osasun-langileengandik jaso ditugun zorion-adierazpenak eta eskerrak helarazi nahi dizkizuegu, ekitaldi hau zuei esker antolatu ahal izan baitugu. Ziur gaude arrakasta izan zuela guztion lankidetzari esker, eta espero dezagun errepikatzea eta zuen laguntza berriro izatea.
Jaso ezazue LCDH-ren agur bero bat.