DBH1: aukerako ikasgaia datorren ikasturterako

Kaixo, familia hori:

Datorren asteartean DBH 1etik 2ra igaroko diren ikasleei aukerako ikasgaiaren inguruko azalpena emango diegu. Egun horretan bertan ikasleen helbide elektronikora bidaliko ditugu azalpenaren aurkezpen dokumentua eta aukeraketa egiteko galdetegia, etxean gaia landu ahal izateko. Aukeraketa egiteko azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Zalantzaren bat izango bazenute hurrengo helbide elektronikora idatzi dezakezue:

aukerako-hautazko@kurutziagaikastola.net