5 iraila, 2017

Hezkidetza

 

 

 

M8 Galdetegia

Gaur egun, ez luke inork ukatuko emakume eta gizonezkoek eskubide berdinak ditugula; baina, era beran egia da eguneroko bizitzan genero estereotipoek baldintzatzen gaituztelarik emakume edo gizonezko izateak esanahi ezberdinak dituela. Estereotipo hauen eraginez, neska eta mutilen sozializazio prozesua orokorrean ezberdina da. Ondorioz, genero estereotipoek gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sorrarazten dituzte, eta zilegi egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak (genero-indarkeriaren sorburu direnak).

Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira bere sexuaren arabera. Sistema patriarkalak pertsonok bi taldetan sailkatu gaitu geure sexu biologikoaren arabera: emakumeak alde batetik, eta gizonak bestetik. Hau da, gizon edo emakume gorputz batean jaiotzeagatik arlo guztietan bizi programa desberdinak inposatu dizkigu eta genero identitate kolektiboak garatzera behartu. Oraindik oso orokortua dagoen iritzi bat badago -kulturaz gaineko adostasun batek berretsia-: zenbait bereizgarri, interes, balore eta rol, sexu bati lotuago daudela besteari baino. Estereotipo femeninoa ugalketarekin, pribatu-etxekoarekin eta herri-adierazkortasunarekin lotuta dagoen bitartean, talde maskulinoa produkzioarekin, publikoarekin eta eragile-instrumentalarekin uztartzen da. Horrela, ez da kasualitatea emakumezkoak zaintzarekin zerikusia duten lanbideetan gehiengoa izatea (erizaintza, magisteritza…) eta gizonezkoak produkzioarekin edo publikotasunarekin lotutakoetan (ingeniaritza, zuzendaritza, politika…), adibide bat jartzearren.

ZER DA HEZKIDETZA?

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan beharko dute identitatearen auto-eraketa garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru honetan, dialektika berri bat praktikatzeko.

ZERGATIK HEZKIDETZA PLAN BAT IKASTOLAN?

Gure Hezkuntza proiektuan jasota dagoen bezala, ikastolak, ikasleen arteko harremanak berdintasun iraunkorretik sustatzeko konpromisoa du, hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua eginez eta curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatuz. Horrela, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatuko du eta sozializazio horrek, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko du identitate propioaren eraikuntzan.

Orain arte, arlo hau lantzeko eta gure hezkuntza sisteman txertatzeko sentsibilizazio eta ekintza zehatz batzuk egin diren arren, inoiz ez zaio era sistematiko eta estrategiko batez heldu.

Honegatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dugu transformazio-prozesuan lanean jarraitzea eta plan orokor, estrategikoa eta sistematikoa egitea. Alde batetik, ikastolak bizi duen errealitatea aztertzeko eta hobeto ezagutzeko. Bestetik, ikastola komunitatean eragin eta aldaketa esanguratsua lortzeko, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa landuz.

 HEZKIDETZA PROIEKTUA 2014-15

 HEZKIDETZA PROIEKTUA 2015-16

 HEZKIDETZA PROIEKTUA 2016-17

Azalpena Baliabideak
 Gabonetako jostailuak. Pentsatu erosi aurretik Lotura
 Marian Morenoren hitzaldia Kurutziaga ikastolan Lotura
 Maialen Lujanbioren gogoeta genero indarkeriaren inguruan Maialen
 Bideo interesgarri bat: Lotura
 Genero berdintasunean hezteko 10 liburu interesgarri Lotura
 Euskara hizkuntza sexista al da? Lotura
 Jostailuak aukeratzeko gida  WhatsApp Image 2016-12-14 at 21.09.27 (1)
Marian Morenoren hitzaldia:educar en la igualdad para un mundo mejor
 Gabonak eta jostailu hezkidetzaileak  Lotura
 Koloretakoak gara  WhatsApp Image 2016-12-15 at 20.57.42