Ikasturtea joan da, hilabete hauetan zehar ikastolan ikasi eta desikasi dugu, sufritu eta gozatu dugu, tristetu eta poztu egin gara, haserretu eta adiskidetu, hazi egin gara… elkarrekin eta euskaraz!
Udan atseden hartuko dugu baina ez diezaiogun utzi gure hizkuntzari atseden hartzen: jarrai dezagun udan ere euskaraz bizitzen, sentitzen eta sortzen!
Zorionak egindako ibilbideagatik, eta gozaz ezazue uda… euskaraz!