Kaixo familia,
Otsaila heldu da eta berarekin batera gure Txitxiburduntzia ospatzeko gogoa! Kurutziaga Ikastolan otsailaren 8an, igandea, ospatuko dugu jai berezi hau, komunitate giroan eta elkarrekin gozatzeko.
Zer da txitxiburduntzia?
Txitxiburduntzia Euskal Herriko ohitura zaharra da, Inauterien aurreko garaietan ospatzen dena. Lagun eta senideekin mendira edo landara joaten zen jendea, eta txorizoa, urdaia edo bestelako haragiak erre egiten ziren burduntzian, txingar artean. Gaur egun, ikastetxeetan ere ospatzen da, giro alaia, jan-edana eta elkarbizitza uztartuz.
Parte hartu nahi?
Herriko hainbat eragilek antolatu dute irteera eta euskal tradizio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu euskal ohitura honi jarraipena emateko.
– Alpino (Irteera: 09:00 Andra Mariko elizpean. Ibilbidea: Uribarriko Andra Maria – Iurretako Aita San Migel – Etxeitabe – Etxeita – Urienganekoa – Momoitioko San Juan).
–Herria Elkartea (18:00 Herria taberna aurrean) .
– Tabira Jai batzordea (09:00 mendi buelta / 12:00 Txitxiburduntzia)





