Joan zen asteko Batzar Nagusian jakinarazi genizuen moduan, laster obrak hasiko ditugu ikastolan. Hobekuntza horien barruan DBH1 eta DBH2 mailen gunea, Haur Hezkuntzako sarrera eta HHko aterpea egokitu nahi ditugu. Azkenik, frontoiko lurra ere konponduko dugu. Obra hauek irailerako prest izan behar ditugu proiekturako jaso dugun diru laguntzak hala eskatzen duelako. Horregatik, hurrengo egunetan obren eraginez ikastolan izango ditugun aldaketen berri emango dizuegu, batez ere HHko eta udalekuetako erabiltzaileoi sarrerak eta irteerak kontuan izan ditzazuen.