Maiatzaren 17an, martitzenean, Galtzareta kalea moztuta egongo da 12:00etatik 19:00etara

Datorren martitzenean, maiatzaren 17an, Durango-Durango txirrindularitza lasterketa antolatuko dute. Lasterketa 15:00etatik 18:15etara bitartean izatea espero dute antolatzaileek; beraz, Gran Hoteletik Galtzareta kale amaierara arte errepidea moztuta egongo da 12:00etatik 19:00etara gutxienez.

Hortaz, eguerdiko eta arratsaldeko irteeretan denboraz etortzea eta trafikoagaz zein itxitako bideekin kontuz ibiltzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Kurutziaga Ikastola