Maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna

Azken urteetan aurrerapauso nabarmenak eman badira ere, askotan isilean eta eskutuan mantentzen den gaia da. Horregaitk da garrantzitsua maiatzaren 17a. Ikastolan aniztasunaren alde lan egiten dugu; sexu-identitate, genero adierazpen, desira orientazio, gorpuzkerak edota harremantzeko forma ezberdinak onartuz eta ikusaraziz.  Hezkuntza proiektuan jasota dugun bezala, sexualitate guztiak kontuan hartzen ditugu. Pertsona guztiok gure sexualitatea nahi dugun bezala bizitzeko eskubidea dugulako eta denok ezberdinak garen heinean, sexualitatea ere ezberdin bizitzen dugulako.

Horregaitik guztiagatik, ikastolan harreman parekide eta osasuntsuak lantzen aritu gara geletan.

HHn, Begiak itxita hegan Transexualitateari buruzko ipuina, Pirritx eta Porrotxen Hodei. Mila kolore ipuina, Pupu  eta lore zilipurdika ipuina, Bazen arkumetxo bat izatez txerria zena ipuina, Neskak eta mutilak ipuina eta Yogurinha Borovaren biodeoklipa  landuko dute geletan.

LHn eta DBHn, urtero bezala, tutoretza saioetan gaia landuko dugu. Eta LHn gorputz guztiak desberdinak direla, desberdin sentitzen dugula eta toki desberdinetan sentitzen dugula aldarrikatu nahi dugu. Horretarako, gorputz desberdinak irudikatu eta aniztasun hori aldarrikatuko dugu LGTBIQ+ banderako koloreekin apainduz ikasleekin sortutako gorputzen siluetak.

Aitziber Zearreta

Hezkidetza Arduraduna