LH6: Zuhatzara irteera

Kaixo, familia:

Ohar honen bitartez, datorren ekainaren 6tik 8ra bitartean,  Zuhatzara (Araba) joango garela jakinarazi nahi dizuegu. Astelehenean goizeko 09:00etan elkartuko gara ikastolan eta asteazkenean 17:15 – 17:30ak aldera bueltan izango gara.

Irteerak 92€ balio du eta kuotarekin batera kobratuko zaizue.

Beste barik, agurtzen zaituztegu.

6. mailako tutoreak

ERAMAN BEHARREKOAK

  • Dutxatzeko txankletak
  • Bainurako oinetako egokiak (eskarpin edo kangrejera estilokoak)
  • 2 bainujantzi
  • Ur ekintzetarako kamiseta egokiak
  • Bi toaila (dutxarako eta ur-ekintzetarako)
  • Lo zakua
  • Pijama
  • Kirola egiteko erropa (txandala, deportibak…)
  • Mudak
  • Linterna
  • Bisera
  • Eguzkitako krema
  • Nezeserra: txanpua, hortzeskubila, etab.
  • Zira
  • Musuko pare bat (autobuserako)
  • Osasun-txartelaren fotokopia

OHARRA: Ezin da eraman dirurik, gozokirik, telefono mugikorrik, smartwatch-ik, bideojoko eta halakorik.