LH6: Urbasara irteera

Kaixo familia:
Dakizuen bezala, aurten Urbasara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

NOIZ: ekainaren 9, 10 eta 11an (astelehena, asteartea eta asteazkena).
IRTEERA: astelehenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.
BUELTA: asteazkenean 16:30ak aldera iritsiko gara ikastolara.
GASTUA: ekaineko kuotarekin batera 130,27euro + autobuseko prezioa pasatuko zaizkizue.

ERAMAN BEHARREKOAK:
● 3 egunerako arropak (kiroletako arropa)
● Txankletak
● Toalla
● Lo zakua
● Linterna
● Bisera
● Eguzkitako krema
● Nezeserra: txanpua, hortzetako eskuila…
● Mendiko botak edo trekking zapatilak
● Zapatila erosoak
● Zira
● Berokia (gauen hotz handia egiten du)

OHARRAK:
● LEHENENGO EGUNERAKO BAZKARIA ERAMAN BEHAR DUTE (jantokiko piknika hartzeko
aukera ere badago).
● EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA
LITXARRERIARIK ERE.
● Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera
baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

LHko 6. mailako tutoreak