LH6: Sukaldean Sortzaile lehiaketa dela eta

Abenduan, kanal honen bitartez, Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek Sukaldean Sortzaile gazteentzako sukaldaritza lehiaketaren 6. edizioan LH6ko hiru ikasle garaile atera zirela informatu genuen. Kurutziagako ikasleak izan ziren irabazleak 12-14 urteko kategorian. Orduan aurreratu genuen ere, saria Basque Culinary Centerren LH6C gela osoak sukaldaritza tailerra egiteko aukera izango zela.

Saria gela bakarrarentzat izateak hainbat buruhauste ekarri dizkigu, izan ere, Kurutziaga ikastolan, ekintza osagarriak egiterako orduan, maila osoak hartzen ditugu kontutan eta era honetako ekintza batean maila bateko gela batek baino ez parte hartzeak zalantza asko sortu dizkigu.

Aurretik izan dugu antzeko esperientziaren bat eta hasiera baten gela bakarrarentzat zen saria maila osoarentzat izatea lortu genuen. Horregatik, ezer baino lehen, Basque Culinary Centerera hiru gelak joateko ahalegina egin genuen baina ezinezkoa izan da, ez da aukerarik egon.

Gauzak horrela, eta buelta asko eman ondoren, zuzendaritza taldeak ekintza honetara talde bakarrarekin ez joatea erabaki du. Hala ere, saridunek izango dute ondo merezitako sariaz gozatzeko aukera. Gela bi kanpoan gelditzea baino, aukera egokiagoa iruditu zaigu saria irabazi duen ikasle-taldea joatea bakarrik, irabazleei banakako irtenbidea emanez.

Ulertzen dugu ikasturte amaieran hartutako erabaki honek sortu dezakeen egonezina eta atsekabea, batez ere, ikasleen artean. Aurrerantzean, horrelako lehiaketak sustatzen hasi orduko, sor daitezkeen egoerak aurreikusten saiatu eta hobeto kudeatzen ahaleginduko gara.

Beste barik, ulertuko duzuelakoan, agurtzen zaituztegu.