Kaixo, familia:
Datorren martxoaren 6an, ostegunean, LH5. mailako ikasle eta irakasleok Mañariako Hontza Museora joango gara. Bertan, Inguruneako gaiekin lotutako azalpenak jasoko ditugu.
Autobusez joango gara bertara goizeko 9:00etan eta oinez bueltatuko gara 16:30erako, beraz, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eramatea beharrezkoa izango da. Bestalde, arropa eta oinetako erosoak eramatea ere gomendagarria da buelta oinez egingo dugula kontuan hartuta. Irteeraren kostua 7€-8€ ingurukoa izango da eta kontutik pasatuko zaizue.
Besterik gabe agurtzen gara,
LH5eko irakasleak