LH5: Hontza Museora martxoaren 16an

Kaixo, familia:

Datorren martxoaren 16an, astelehena, LH5. mailako ikasle eta irakasleok Mañariko Hontza Museora joango gara. Bertan, Inguruneako gaiekin lotutako azalpenak jasoko ditugu.

Oinez joango gara bertara goizeko 9:00etan eta oinez bueltatuko gara 16:30erako, beraz, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eramatea beharrezkoa izango da. Bestalde, arropa eta oinetako erosoak eramatea ere garrantzitsua da ibilbidea oinez egingo dugula kontuan hartuta.

Irteeraren kostua 3€-koa izango da eta kontutik pasatuko zaizue.

Besterik gabe agurtzen gara,

LH5eko tutoreak