LH5: Eureka museora irteera

Kaixo, familia:

Mezu honen bitartez, jakinarazten dizuegu datorren astelehenean, urriaren 27an, Donostiako Eureka! Zientzia museora irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek hamaiketakoa eraman beharko dute baita bazkaria, etxekoa edo ikastolako piknika.

Irteeraren kostua, 26€ ingurukoa, azaroko fakturan kobratuko zaizue.

Besterik gabe agurtzen zaituztete LH 5. mailako tutoreek.