Kaixo familia:
Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da, eta hemen dituzue irteerari buruz jakin beharrekoak:
NOIZ: Ekainaren 6tik 8ra (astelehenetik eguaztenera).
IRTEERA: Astelehenean 9:00etan gelan elkartuko gara.
ITZULERA: Asteazkenean 16:30erako ikastolara iritsiko gara.
GASTUA: 96 eurokoa. Ekaineko kuotagaz batera pasatuko zaizue.
ERAMAN BEHARREKOAK:
- 3 egunerako arropak
- Lo-zakua
- Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
- Xira (euria egingo balu)
- Barruko arropa eta pijama
- Nezeserra, txankletak eta toaila
- Bisera
- Mendirako motxila txikia eta kantinplora
- Eguzkitako krema
OHARRAK:
- EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZ ETA LITXARRERIARIK ERE.
- Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutoreagaz harremanetan jarri.
- Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio edo dieta bereziren bat behar baldin badu, jakinarazi irakasleari lehenbailehen.
- Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, 2 musuko eraman beharko dituzte.
Besterik barik, agurtzen zaituztegu.
LHko 5. mailako tutoreak