Kaixo, familia:
Ikasturte hasierako guraso bileran aipatu genuen bezala, maiatzean Orioko Txurruka aterpetxera joango gara. Egonaldia, maiatzaren 14tik 15era izango da.
Irteera: maiatzaren 14an, goizeko 9:00etan.
GOGORATU: Piknika eskatzen EZ duzuenok, lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar duzue. Aldiz, piknika eskatzen duzuenok, egun horretako askaria etxetik ekarri behar duzue.
Itzulera: maiatzaren 15ean, arratsaldeko 16:30ean.
Hemen behean, eraman beharreko gauzen zerrenda duzue:
Eraman beharrekoak hauek izango dira:
● Lo zakua eta pijama
● Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia,
txankletak…
● Barruko arropa
● Kirolerako arropa erosoa
● Zira eta euritarako oinetakoak
● Eguzkitarako txapela eta krema.
● Bainujantzia.
● Aseguru sozialaren txartelaren fotokopia.
Laster arte
Irakasleak