Kaixo familiak,
Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu ekainaren 5ean ikasturte bukaerako txangoa egingo dugula. Gogoratu, txango horretarako beharrezkoa izango dala haur bakoitzak BARIK txartela izatea. Hori dela eta, datorren astean ikasleek txartelak tutoreari ekartzea eskatuko dizuegu.
Bestalde, ekainaren 12an ospatuko dugun ikasturte amaierako jaialdia prestatzen ari gara. Ikasle bakoitzak honako arropa ekarri beharko du egun horretan:
-
Gona edo praka zuriak.
-
Kamiseta urdin bat.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Irakasleak





