LH1: Sukarrietara irteera

Kaixo familia:

Ekainaren 6an, ostirala, Sukarrietara egingo dugu osteratxoa.

Egun osoko irteera izango da, beraz, goizean irten eta arratsaldeko 16:30tarako ikastolan bueltan izango gara. Irteera honen kostua 14,26 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue.

Jolaserako arropa eta oinetako egokiak beharko dituzte zuen seme-alabek, baita bainatzeko beharrezkoak ere: bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, txapela eta  aldatzeko barruko arropak. Bestalde, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman beharko dute (gogoratu, ikastolako piknika eskatu dutenei, bazkaria banatuko diegula baina motxila  eta ura etxetik ekarri beharko dituztela).

Eskerrik asko,

LH 1ko tutoreak