Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 25ean ospatuko dugu:
LH Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita.
- 1. maila: gorputza eta osasuna: kirolariak.
- 2. maila: lanbideak.
- 3. maila: Surrandi.
- 4. maila: munduko bidaiariak.
- 5. maila: kirolariak.
- 6. maila: Lantzeko inauteria.
Ordutegia: 9:00-12:30
GOIZEZ BAKARRIK
Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).
● Jantokia: normaltasunez.
GOGORATU: otsailaren 28 eta martxoaren 1ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.