LH: inauteriak (goizez bakarrik)

Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 12an ospatuko dugu:

LH   Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita.

  • 1. maila: Lehen Gizakiak
  • 2. maila: Boga-boga marinela gaiarekin lotutako mozorroa.
  • 3. maila: Surrandi
  • 4. maila: Bidaiatzearekin loturiko mozorroak: esploratzaile, bidaiari, beste kultura batzuetako jantziak, beste klima batzuetako animalia esanguratsuak…
  • 5. maila: Libre
  • 6. maila: Lantzeko inauteria

Ordutegia: 9:00-12:30

GOIZEZ BAKARRIK

Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).

● Jantokia: normaltasunez.

GOGORATU: otsailaren 15 eta 16an ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.