LH 6: Mendira irteera
Kaixo, familia:
Bihar, irailaren 20an, egun osoko irteera egingo dugu. Mendi bueltatxo bat egingo dugu, Neberondo ingurutik ibiliko gara eta Izurtzara joango gara bazkaltzera.
Ikasleak, beti bezala, goizeko 09:00etan ikastolan egon beharko dira eta 16:30erako ikastolan bueltan egongo dira.
Eraman beharrekoa:
● Arropa erosoa
● Mendira joateko oinetako egokiak
● Bisera
● Eguzkitako krema etxetik emanda
● Ura
● Hamaiketakoa eta bazkaria
*Jantokian bazkaltzen duten ikasleei eta eskaria egin dutenei piknika prestatuko zaie.
Beste barik, eta aldez aurretik azken momentuko jakinarazpen honek eragin ditzakeen eragozpenak direla eta barkamena eskatuz, agurtzen zaituztegu.
6. mailako tutoreak