LH 6 eta DBH: asteburuko eski irteera 2023 PANTICOSAra

Kaixo, guraso hori:

Aurtengo eski irteerako informazioa bidaltzen dizugu:

Noiz? Martxoak 25-26

Nora? PANTICOSAra

Norentzat? LH 6. maila eta DBHko ikasle guztiei zuzenduta.

Prezioa 224 €. Dena barne:  Autobusa, forfaita, pistetako asegurua, materialaren alokairua, kaskoa, egun bakoitzeko 2 orduko ikastaroa, aterpetxean egonaldia (afari eta gosaria barne) eta begiraleak.

Gutxienez 35 lagun behar dira bestela ez da ekintza burutuko.

Gehienez: 50 lagun (online izen ematearen ordena jarraituko da).

Izena emateko azken eguna martxoaren 17a izango da.

 

OHARRA: Irteerari buruzko datu guztiak eta nondik norakoak izen-emateko epea bukatutakoan bidaliko zaizkizue. Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

IZENA EMATEKO SARTU HEMEN