LH 6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera

LH 6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera

Kaixo, familia:

Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu datorren ostiralean, urriak 25, Arrikrutzeko kobazulora eta Arantzazuko Santutegira irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek bazkaria eraman beharko dute edo jantokiko piknika eskatu. 

Irteerak 7 € balioko ditu eta hurrengo kuotarekin batera pasatuko zaizue.

Besterik gabe agurtzen zaituztete

 6.mailako tutoreak