LH 5: Aittitte-amamei gonbitea
Aittitte-amamek gauza asko erakutsi dizkigute eta hau eskertzeko asmoarekin guk ikasitakoa beraiei erakustea nahi diegu. Beraz, beraiekin momentu polit bat pasatzeko helburuarekin hurrengo astean egingo ditugun aurkezpenetarako gonbitea luzatzen diegu. Gela bakoitzak egun hauetan egingo ditu aurkezpenak:
Abenduaren 11n, goizeko 10:30etan 5B (Urtzi)
Abenduaren 12n, goizeko 10:15etan 5C (Maider)
Abenduaren 12n, goizeko 11:30etan 5A (Ander)
Aurkezpenak ikastolako Batzar Gelan egingo ditugu eta kanpoaldetik sartu ahal izango dira zuzenean.
Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat.