LH 3: kirolean matrikula 2024-2025 ikasturterako

Kaixo, familia:

2015 urtean jaiotako ikasleak 2024-2025 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute. Horretarako galdetegi bat bidali zen eta orain, azken pausua eman behar dugu: Alexia bitartez izena eman.

Horretarako, Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza gogorarazten dizuegu:

TALDE KIROLAK:

Eskubaloia:

  • 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 17’45-18’45.
  • Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.
  • Matrikula Alexia bidez.

Futbola:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak 16’45-18’15 Ikastolan.
  • LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.
  • Matrikula Alexia bidez.

Saskibaloia:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 16’45-17’45.
  • Hasieran 3×3 jokatuko dute eta gabonetako opor ostean, 5×5.
  • Matrikula Alexia bidez.

BANAKAKO KIROLAK:

  • Xakea:. Astelehenetan 17’00-18’00. Matrikula Xakearen atalean.
  • Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.
  • Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.

 

Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

MATRIKULA

Epea: maiatzaren 23tik ekainaren 3ra

Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)

Bideo honetan dituzue jarraibideak ikusgai:

KIROL EKIPAIAK

Ekipaien eskaera egiteko epea ekainaren 5ean zabalduko dugu.

KIROL BATZORDEA