LH 3: Kirol aukeraketa 19/20 ikasturterako

LH 3: Kirol aukeraketa 19/20 ikasturterako

Kaixo, familia:

Maiatzaren hasieran Kirol aukeraketari buruzko galdetegian jasotako erantzunekin aurreikuspen bat egin ahal izan dugu.

Gai honi buruzko informazio zabala emateko asmoz, batzarrera dei egiten dizuegu:

  • Eguna: ekainak 4, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Non: Batzar gelan

Hurrengo pausua: matrikula (denek egin beharrekoa)

  • Epea: ekainaren 6tik 12ra
  • Nola: Alexia plataforman (jarraibideak ekainaren 6ko asteroko buletinean bidaliko dizkizuegu)
  • Kirol bakoitzeko ekipaia eskaeraren informazioa ekainaren 13ko buletinean bidaliko dizuegu, matrikula epea bukatzen denean.

Kirolari bakoitzak denboraldia hasten denerako ekipaia izatea bermatzeko, matrikulazioa epe honen barruan egitea ezinbestekoa da.

Batzarrera etortzearen garrantzia azpimarratuz, agurtzen zaituztegu.

KIROL BATZORDEA