LH 3: Kirol aukeraketa
Kaixo, familia:
Maiatzaren hasieran Kirol aukeraketari buruzko galdetegian jasotako erantzunekin aurreikuspen bat egin ahal izan dugu.
Gai honi buruzko informazio zabala emateko asmoz, batzarrera dei egiten dizuegu:
- Eguna: maiatzak 29
- Ordua: 18:30
- Non: Batzar gelan
Hurrengo pausua: matrikula (denek egin beharrekoa)
- Epea: maiatzaren 31tik ekainaren 8ra
- Nola: Alexia plataforman (jarraibideak maiatzaren 31ko asteroko buletinean bidaliko dizkizuegu)
- Matrikula epea bukatzen denean, kirol bakoitzeko ekipaia eskaeraren informazioa bidaliko dizuegu.
Kirolari bakoitzak denboraldia hasten denerako ekipaia izatea bermatzeko, matrikulazioa epe honen barruan egitea ezinbestekoa da.
Batzarrera etortzearen garrantzia azpimarratuz, agurtzen zaituztegu.
KIROL BATZORDEA