LH 2: Txoko zurirako informazio eskaria

LH 2: Gora Gutenberg! Gora Marconi!

Kaixo, familia:

Oraingoan Komunikazioan eta komunikabideen munduan murgildu gara bete betean. Gure lagunekin batera, komunikatzeko era desberdinak, komunikazioa historian zehar, komunikabide desberdinak… landuko ditugu. Urdintxok, gainera, ikasten dugun guztia baliatuz, irratsaio bat prestatzea proposatu digu… eta animatu egin gara!

Guk, dakigun guztia irakatsi eta erakutsiko diegu, baina zuen seme-alabak ez dira horrekin konformatzen, gehiago jakin nahi dute, horregatik, berriz ere, zuen laguntza eskatzera gatoz. Beraz, badakizue: gaiarekin zerikusia duen guztiari izena jarri eta izugarrizko txoko zuria prestatuko dugu gelan!

Beno, denok zerbait gehiago ikasiko dugulakoan, agur esan beharko.

Zoriontsu bizi eta laster arte!

 

Maddalen eta Fermin.