Kaixo, familia:
Martxoaren 25an, asteazkena, Mendiolara, Alluitz baserri eskolara joango gara txangoan.
Irteera egun osokoa izango da: 9:00etan gelan elkartuko gara eta 16:30etarako itzuliko gara. Irteera honen kostua 23,05 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue.
Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika jasoko dute (hala eskatu baldin badute). Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria. Jantokian bazkaltzen ez dutenek, eta piknika jaso nahi izan ez dutenek, etxetik eraman beharko dute bazkaria.
Baserri batera goazenez beharrezkoa da arropa egokia ekartzea, batez ere, oinetakoak (mendiko botak edo antzerakoak).
Oharra: Euria egingo balu zira eta aterkina ekarri.
Bigarren mailako irakasleak.





