Kaixo, familia:
Oraingo honetan, ikasturte honetako igeriketa saioak hastera goazela adierazi nahi dizuegu.
Noiz: urtarrila-maiatza
Egunak:
LH2 A,B eta C: ostiral goizean
Eroan beharrekoa:
Txanoa
Txankletak
Toaila
Bainujantzia
Betaurrekoak
Oharrak:
1- Oso komenigarria da umea erregulartasunez joatea igerilekura, lortu dituen trebeziak galdu ez eta, ahal bada, hobetu ditzan. Egunen batean zuen seme-alabak igerilekuko saioa egin ezingo balu, etxekoen oharra ekartzea beharrezkoa izango du.
Uretan moldatzen ikasiko duen arren, aurrerantzean ere uretara doan bakoitzean umea zaindu beharra izango duzue.
2- Erraz lehortu ahal izateko, ile laburra edo labur xamarra izatea gomendagarria ikusten da, beraiek bakarrik egin beharko dute eta.
3- Bainujantzia ez dugu jarrita ekarriko, igerilekurako motxilan baizik.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.