LH 2: Basondora irteera

Kaixo, familia:

Azaroaren 12an, asteazkena,  Basondora joango gara txangoan.

Irteera egun osokoa izango da: 9:00etan gelan elkartuko gara eta 16:30etarako itzuliko gara. Irteera honen kostua 23,38 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue.

 

  • Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur.
  • Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika jasoko dute (hala eskatu baldin badute). Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
  • Jantokian bazkaltzen ez dutenek, eta piknika jaso nahi izan ez dutenek, etxetik eraman beharko dute bazkaria.

 

Bigarren mailako irakasleak