LH 2: argazkien eskaera

Ikasturte berri on, familia:

Ikasturte-hasiera honetan, familiari buruzko gaia lantzen ari gara. Lanketa horretarako argazki hauek (edo berauen fotokopiak) beharko ditugu.

1- Gurasoena: umetako edo nerabezaroko bat (adina adierazi), eta gaur egungoa (nortasun agiri tamainakoa).
2- Zuen seme-alabarena jaioberritan (10 x 15 cm horizontala).
3- Gaur egungoak (nortasun agiri tamainakoak):
– Gurasoenak
– Aitona-amonenak
– Zuen seme-alabenak.

Mila esker zuen laguntzagatik eta laster arte.

L.H. 2. Mailako tutoreak.