LH 1: Urkiolara irteera

Kaixo, familia:

Datorren asteazkenean, azaroaren 18an, Urkiolara joango gara eta egun osoko irteera izango da. Beraz, goizean irten eta arratsaldeko 16:30erako ikastolan izango gara (ohiko lekuan).

Irteeraren prezioa 10,50 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue

Eraman beharrekoak:

  • Hamaiketakoa

  • Bazkaria (Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Piknik hori ogitarteko hotz batez, ogitarteko bero batez eta fruta ale batez osatuta dago. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu eta piknik-a.

  • Ura

  • Arropa eta oinetako erosoak ibiltzeko eta jolaserako.

  • Euria balego, zira eta euritako txikia motxilan sartuta.

 

Agur bat,

 

Irakasleak