LH 1.maila: Santimamiñe haitzulora txangoa

Kaixo, familia:

Datorren ostiralean, urtarrilaren 28an, Santimamiñe haitzulora txangoa egingo dugu. Goizean 9:00etan irten eta arratsaldeko 16:30etan itzuliko gara.

 

Eraman beharrekoak:

  • Bazkaria eta ura.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango dute: Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

  • Basorako oinetako eta jantzi aproposa.
  • Horrez gain, hamarretakoa egiteko zerbait.

 

Irteeraren kostua 4€-koa da, bisita gidatua, multimedia aretora sarrera eta bidaia ordaintzeko. Bankutik kobratuko dizuete.

 

Horrenbestez, agurtzen zaituztegu.

L.H. ko  1.mailako tutoreak.