LH 1: irteera San Andresera

Kaixo familia!

Ikasturte bukaerako irteera datorren martitzenean, ekainaren 15ean, egingo dugu.

San Andresera joango gara.

Egun honetan 9:00- 9:15etarako gelan egotea asko eskertuko genuke.

  • Irteera : 9.15 etan.
  • Itzulera: 14: 30ean (0hiko lekuan).

Ekarri beharrekoak:

  • Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema( etxetik emanda).
  • Hamarretakoa
  • Bazkaria edo piknika
  • Ura
  • Motxila txiki bat
  • Arropa eta oinetako erosoak.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika jasotzeko aukera dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura  jasoko dute.

 

Beste barik agurtzen zaituztegu.

 

Itziar, Endika eta Edurne.