LH 1: Hontza museora irteera

LH 1: Hontza museora irteera

Kaixo, familia:

Datorren ostegunean,  maiatzaren 30ean, Mañariko Hontza museora joango gara. Irteera egun osokoa izango da: 9:15etan irten eta 16:30etarako itzuliko gara.

Mesedez, umeei arropa eta oinetako aproposak jantzi.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango  dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Horrez gain, jakin ezazue irteera honen prezioa 5€koa dela, eta ohiko kontutik pasatuko zaizuela.

1go mailako irakasleak