LH 1 eta 2: Multikirolak
Kaixo, familia:
Datorren ikasturteari begira, MULTIKIROLAK ekintzaren denboraldia planifikatzen hasiak gara.
Gai honi buruzko informazio zabala emateko asmoz, batzarrera dei egiten dizuegu:
- Eguna: ekainak 11
- Ordua: 18:30
- Non: Batzar gelan
Hurrengo pausua: matrikula (denek egin beharrekoa, aurten aritu badira ere)
- Epea: ekainaren 13tik 20ra
- Nola: Alexia plataforman (ekainaren 13ko buletinean jasoko dituzue jarraibideak)
Batzarrera etortzearen garrantzia azpimarratuz, agurtzen zaituztegu.
KIROL BATZORDEA