LH 1 eta 2. maila: oharrak

Familia agurgarriak,

Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala gogoratu arazi nahi dizuegu:

  • Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri).
  • Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra).
  • Gelan eroso egoteko zapatila erosoak (Etxeko zapatilak edo antzekoak).
  • Aldatzeko arropa eta oinetakoak (Motxilan baino, telazko boltsa batean)

 

Esan, amantala eta kantinplora edo boteila, barikuetan etxera eramango dutela garbitzeko.

 

HAMARRETAKOA

 

Egoera dela eta, denok dakizuen bezala, norberak bere hamarretakoa ekarri behar du.

Garrantzitsua iruditzen zaigu hamarretako osasuntsu eta orekatua ekartzea.

Barikuetan fruta eguna izango da, eta beraz, ikasleek fruta soilik ekarri ahal izango dute.

 

GORPUTZ HEZKUNTZA

 

Gorputz Hezkuntza izango duten saioetan oinetako eta arropa erosoa.

 

  • LH 1 A (Edurne): Astelehen eta barikuetan.
  • LH 1 B (Itziar): Astelehen eta eguaztenetan.
  • LH 1 C (Endika): Eguen eta barikuetan.

 

  • LH 2 A (Oihana): Martitzen eta eguaztenetan.
  • LH 2 B (Josune):Martitzen eta barikuetan.
  • LH 2 C (Aitziber): Eguazten eta eguenetan.

 

Aldez aurretik, eskerrik asko.

 

LH 1 eta 2. mailetako tutoreak