Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (5. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (5. galdera)

Hauxe da aurreko asteko erantzuna:

UEMAko biztanle gutxien eta gehien dituzten herriak Orexa eta Zarautz dira.

Guztira 15 lagunek eman duzue erantzun zuzena.

 

Eta hemen doa bostgarrena eta AZKENA:

Kirmen Uribek, Bernardo Atxagak eta hirugarren idazle euskaldun batek badute amankomunean sari garrantzitsu bat irabazi izana.

Hirugarren idazle honek eleberri batekin irabazi zuen sari hori eta bere izenburuak metafora baten bidez egiten dio erreferentzia mendi bati.

Mendi hori bi aldiz igo du mendizale euskaldun batek, lehena 2007an, eta bera jaio zen herrian dauden auzoen artean badaude batzuk Nafarroako herri batzuen izen bera dutenak.

Nafarroako herri hauen artean, handienean, tradizio handiko jai herrikoi bat ospatzen da uztail amaieran.

Zeintzuk dira, idazlea, mendizalea eta jaia?