Ibaizabal Ikastola (aurrematrikulazioa eta ate irekiak)

Aurrematrikulazio epea: martxoaren 30etik apirilaren 11ra
Ibaizabaleko ate irekiak: martxoaren 26/27an.
Informazioa: ibaizabalikastola.eus eta sare sozialetan

 

DBH amaitzean, ikasleek etorkizuneko bidea marrazten jarraitzen dute, eta horretarako laguntza eta orientazioa ezinbestekoak dira. Duela 25 urte, hainbat ikastolak bat egin zuten batxilergoa ikastola ereduan eskaintzeko, eta Ibaizabal proiektua sortu zen.

Ibaizabalek hezkuntza proiektu sendoa du:

● Kooperatiba eredua eta izaera komunitarioa.

● Eskaintza akademikoa zabala:
Zientzia eta Teknologia modalitatea (osasun zientziak, mistoa, teknologia).
○ Giza eta Gizarte Zientziak (gizarte zientziak, humanitateak, bide mistoa).
○ Berrikuntza: datorren ikasturtetik aurrera, humanitateetako bide purua
eskainiko da.

Ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa bultzatzen da:
● Euskaldun eta euskaltzale, kritiko, autonomo eta feministak heztea.
● Orientazio eta tutoretza sistema sendoa.
● Hazien sistema: ikasgelaz kanpoko esperientzia akademikoa eta kulturala sustatzen
du.

Emaitza akademikoak bikainak dira:
● Lanbide Heziketarako espediente sendoak.
● Selektibitateko emaitzak Euskadiko batezbestekoaren gainetik.
● Nota hobetzeko sistema eguneroko lanaren bidez.

Ibaizabal hazten ari den proiektua da:
● Eraikin berria, azpiegitura hobetua, jantoki eta autobus zerbitzu osoa.

Ibaizabal Ikastola: Zeure bidea , zeure eskura