Kaixo, familiak:
Aste honetan proiektu berriarekin hasi gara: EUSKAL MITOLOGIA. Datozen asteetan gauza ugari ikasiko ditugu eta txoko zuria hornitzeko zuen laguntza behar dugu. Etxean gai honekin zerikusia duen zerbait (ipuin, informazio liburu, marrazki edo eskulan) baduzue gelara ekartzea eskertuko genizueke.
Besterik barik, eskerrik asko.
Irakasleak





