Kaixo, gurasoak:
Datorren ostegunean, ekainak 5, Ondarroako hondartzara joango gara egunpasa.
Irteera: 9:00etan gelan (ordukotasuna zaindu, mesedez)
Itzulera: 16:30ean
Irteeraren prezioa: 11,42 € (kuotan gehituko zaizue)
Eraman beharrekoa:
- Bazkaria, hamarretakoa eta ura
- Bainujantzi 2 (bat etxean jantzita)
- Toalla
- Eguzkitarako krema (aurretiaz etxean eman, mesedez).
- Bisera
- Aldatzeko arropa (izena ipinita)
Gogoratu jantokiko piknika eskatu duten umeek piknika euren motxiletan eramango dutela eta honetarako motxilan tokia behar dutela.
Beste barik, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK