Kaixo, gurasoak:
Datorren barikuan, maiatzaren 30ean, Markinako ur-parkera joango gara egun pasa.
Irteera: goizeko 9:00etan gelan (ordua errespetatu)
Itzulera: 16:30etan (ohiko lekuan)
Eraman beharrekoa:
- Bainujantzia eta toalla
- Uretan jolasteko oinetakoak (txankletak, …)
- Eguzki-krema ( aurretiaz etxean eman, mesedez)
- Bisera (izena ipini)
- Aldatzeko erropa (izena ipini)
- Hamarretako txiki bat eta bazkaria
- Kontuan izan jantokiko piknika eskatu duzuenok, piknika ere motxilan sartu behar dugula. Beraz, motxila ez dadila oso txikia izan.
Irteeraren kostua 11,04€koa da eta ekaineko fakturan kobratuko da.
Irakasleak