HH3 urte: Mañariara irteera

Kaixo, familia:
Datorren martitzenean , ekainaren 4an, ikasturte amaierako irteera egingo dugu.
Mañariara joango gara eta egun erdiko irteera izango da.
Egun honetan 9:00etan gelan elkartuko gara, mesedez, ordua errespetatu. Eguerdian (12:00etan zein 12:30etan) etxera joaten diren haurrak 13:00etan frontoian batuko dituzue.
Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasako da (6,70€).

Eraman beharrekoa:
– Arropa eta oinetako erosoak
– Aldatzeko muda bat (izena ipini)
– Jatekoa (etxean bazkaltzen dutenak eta jantokiko piknika eskatu ez dutenak )
– Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema etxean emanda
– Piknika eramateko motxila

Gogoratu:
– Jantokiko piknika eskatu dutenei euren motxilan sartuko diegu.
– Gelako botilak eramango ditugu ura edateko..

Adeitasunez,
Irakasleak.