HH3: Psikomotrizitate saioen hasiera

Kaixo familia,

Datorren astean 3 urtekoek piskomotrizitate saioak hasiko dituztela jakinarazteko idazten dizuegu. Bileran esan genuen bezala, talde erdiagaz joango da tutore bakoitza saioetara, beste erdia, gelan geldituko delarik irakasle ordezkoagaz. Beraz, umeek psikomotrizitate saioak bi astean behin izango dituzte. Ume bakoitzari zein egunetan tokatzen zaion jakin dezazuen, egutegi bat eramango dute ostiralean.

Gogoratu zuen seme-alabei egokitutako egunean, goizeko 9:00etan gelan egon beharko direla, eta, beti ere arropa egokia ekarri beharko dute. Ordukotasuna ezinbestekoa da, irakaslea dagoenekin psikomotizitate gelara igoko da-eta, 09:10ean.

Eskerrik asko

Irakasleak